Jentilen Ataunek liluratu ditu bisitariak
Gau Ibilaldi Mitologikoaren 8. ekitaldiak irudimenak egikaritzeko agertoki bihurtu du Ataun, beste behin, 1.200 bisitarirentzat. Larunbat ilunabarrean, San Gregoriotik San Martinera herri bidean barrena antzerkiak ikusiz eta mitologiaren munduan barneratuz gozatu zuten, Jentilbaratza kultur elkartearen lana. Patxi Errementari hartu dute aurten pertsonaia nagusitzat —irudian—.