Goierriko pilotarien harrobia Olaberriko San Joan Txiki jaian
OLABERRIA // San Joan Txiki festako pilota jaialdian Goierriko gazteek jokatu dute, Olaberrian. Kadete mailako partidan, Olano beasaindarrak eta Goikoetxea ataundarrak 22-14 irabazi zieten Mikel Etxezarreta eta Xabier Naldaiz olaberritarrei. Jubenilenean, Senar ataundarra eta Ander Garmendia lazkaotarra dira irabazle, 22-19, Ruiz de Larramendi eta Etxeberria lazkaotar-ataundarren aurka.













