Arana anaiek irabazi dute Legazpiko binakako pilota txapelketa herrikoia
Koldo eta Xabi dira txapeldun berriak, atzo arratsaldeko finalean Borja Peiroten eta Ion Agirreri irabazi eta gero. Goizean haurren eta gaztetxoen finalak jokatu ziren.
Koldo eta Xabi Arana anaiak dira Legazpiko binakako pilota txapelketa herrikoiaren aurtengo irabazleak. Atzo arratsaldean jantzi zuten txapela goraino beteta zegoen Urbeltz pilotalekuan jokatutako finalaren ostean. Borja Peiroten eta Ion Agirre izan zituzten aurkari Aranatarrek. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidaren ostean jokatu zen finala, eta horretan, Ibai Agirrek eta Markel Arrizabalagak ezin izan zieten irabazi Lakiolako Luis eta Josu Ibarguren aita-semeei.
Beraz, Legazpiko gazteak pilota klubak antolatutako txapelketaren emaitzak hauek izan dira: Arana anaiak txapeldunak, Peiroten-Agirre txapelunordeak, Lakiolako aita-semeak hirugarrenak, eta Agirre-Arrizabalaga laugarrenak.
Goizean haurren eta gaztetxoen finalak jokatu ziren Urbeltzen bertan.














