Urolaren udako futbol campusean izena emateko epea, maiatzaren 24a arte
Urolak udako futbol campusa antolatuko du aurten ere. 2012-2017 urteetan jaiotako neska-mutikoei zuzendua, hiru astetan zehar egingo da, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. Uztailaren 6tik 10ra, 13tik 17ra eta 20tik 24ra, egonaldia osorik edo asteka bete ahal izango da. Campusak osorik (hiru aste) 230 euroko kostua izango du, bi asteko egonaldiak 180 eurokoa eta aste bakarrekoak 100 eurokoa. Izena emateko epea maiatzaren 24an amaituko da.
Izena emateko sakatu hemen.













