Emaneurreren pilota txapelketan, 23 bikote
Astelehenean hasiko da Ordiziako Emaneurre taldeak antolatutako XIX. pilota txapelketa herrikoia.
Ordiziako pilotaleku txikian jokatuko dira gaur hiru finalak, 18:30ean hasita.Emaneurre. 23 bikotek eman dute izena Ordiziako Emaneurre taldeak antolatutako XIX. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoian. Maiatzaren 3an hasi eta funalak, uztailaren 15ean jokatuko dira.
Lau multzotan banatuta, txapelketaren lehen fasea astelehenean hasiko dute.

Lehen faseko zortzi bikote hoberenek Urrezko Kopa jokatuko dute, 9-16 postuetan geratzen direnek Zilarrezko Kopa eta gainerakoek, Brontzezko kopa.













