Segurako Udaleko informazioa, Whatsapp bidez
Herriko eta udaleko informazioa herritarrengana lehenbailehen iristea da helburua. Elizako erlojua automatiko jartzeko lanak bukatzear daude
Segurako Udalak zerbitzu berria jarriko du martxan, «herriko eta udaleko informazioa herritarrengana lehenbailehen iristeko» helburuarekin. Izarra Urdalleta alkatearen esanetan, «berriak, oharrak, udaleko eraba- kiak eta abarren inguruko informazioa bidaliko da Whatsappez». Horretarako, segurarrek, «alta» eman beharko dute, 653 418 354 telefono zenbakira, Whatsappez mezua bidalita. Mezu horretan, alta hitza handiz, izen-abizenak eta helbidea idatzi behar dira, «bakoitzari bere eremuari dagokion informazioa bidaliko baitzaio». Edozein zalantza izanez gero, 943 80 10 06 telefonora deitu edo alkatea@segura.eus helbidera bidali behar da mezua.
Elizako erlojua automatikoa
Bestalde, Laureano Telleriak elizako erlojuari kuerda emateari utzi ondoren, sistema automatikoa jartzea erabaki du udalak. Lanak amaitzen ari dira.