Olaberrian adinekoek juntadizo bereziak dituzte, gabon giroan
OLABERRIA // Olaberriko jubiltuen Ihurreko lokalak Gabonetako ekitaldi bereziak antolatu ditu. Bingoa egingo dute gaur (17:00), Herencia navideña filma ikusiko dute bihar (17:30), San Tomaseko txistor jana ostiralean (18:00) eta urte bukaerako afaria hilaren 27an (20:30).













