Ane Odriozola legazpiarrak irabazi du euskarazko narratiba saria, eta Antonio Palomares madrildarrak gaztelaniakoa. Bertsopaperetan Iñigo Legorburu hernaniarra saritu dute, eta poseian, Ainhoa Andueza iruindarra.
Lazkaon 25 urte daramatzate euskal asto arraza mantentzeko eta leheneratzeko lanean. Joxpi Intxaustik egunero gobernatzen ditu; Astotxo Egunean izango dira etzi.
Maialen Agirrek (Zumarraga, 1996) Kutxa Fundazioaren Ikasketa Amaierako Saria jaso du. Irailetik Ibarmia makina erreminta enpresan lan egiten du, Berrikuntza sailean.
Azken honekin hiru dira guztira Ordiziako Udalak larrialdi egoeran dauden pertsonei laguntzeko dituen etxebizitzak. Udaleko Ongizate sailean egingo dute etxebizitzen tramitazioa
Enirio-Doniturrieta arteko pista "bide egokitzapen" moduan saldu badute ere, "3-4 metroko zabalerako pista" egin dutela, eta "azpiegitura ilegala" dela gogorarazi du plataformak.
'Hariz hari, sorgindu hadi!' ibilbide turistiko pedagogikoa osatu dute Seguran. Herriko emakumeen lan isila aitortu eta ezagutarazi nahi dute. Igandean inauguratuko dute, guneak eta istorioak ezagutuz.
Udalak «ahaztuta» eta «alboratuta» utzi dituela adierazi dute ohar batean. Pankarta bat jarri zuten abenduan egoera salatzeko. Aste honetan hasi dituzte lanak auzoan
Mojen komentuko irudi zaharren bilduma ikusteko moduaz gain, asto lehiaketa eta 'Egiptorako ihesa' izango dira, ohi bezala. Gipuzkoako finalisten saioa da berritasuna
Otsailaren 7an kontzertua egingo du musikari bizkaitarrak, Areria antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai daude.
Udala beasaindarrengana gerturatzea, hirigintza proiektuak eta herritarren bizi kalitatea hobetzea dira udal gobernuaren ildo nagusiak.
Ordiziako Jauregi farmaziak 150 urte bete zituen eta Iñigo de la Cuestak eta Clara Jauregik bost belaunaldiko historiaren errepasoa egin zuten Hitzarentzat. Sagardotegien garaia ere hasi berria zen.
Borondatezko erretiroa dela eta, hiru udaltzain gutxiago daude Beasainen. Udaltzainburuaren lekua ere betetzeko dago. Oposizioa aurka dago « langileen eskubideak urratzen» dituelako