Ihurreko barreraren ordez semaforoa jarri dute, arau berekin
OLABERRIA // Ihurre kale barrutik Harizti industrialdera jaisteko sarbidean, autoentzat barrera kendu eta semaforoa jarri du Olaberriko Udalak. Baina lehengo baldintza, arau eta zigor berak mantendu ditu. Kamerak argazkia aterako die gorrian pasatzen diren baimen gabeko ibilgailuei (200 euroko isuna). Kontrako bidetik pasatzea 500 euro da. 12:30-14:30 eta 21:30-09:30 arteetan irekita segiko du.













