Elikagai eta produktu bilketa egiten ari dira Caritasentzat
LEGORRETA // Elikagai bilketa egiten ari dira Legorretan, Aldaieta jubilatu elkarteak bultzatuta. Caritasek Donostian duen aterpetxera bidaltzeko izango da. Ostiralera bitarte jasoko dituzte elikagaiak, egunero 18:30etik 19:30era, elkartearen egoitzan. Ordutegi horretatik kanpo ere utzi ahalko dira elikagaiak, tabernatik sartuta. Honako elikagaiak onartuko dira: esnea, olioa, kontserbak, hestebeteak, gazta, konpresak eta bizarra mozteko orriak.













