IX. Nikolas Lekuona Argazki Lehiaketa atzeratu dute
ORDIZIA // Alarma egoera dela eta, IX. Nikolas Lekuona argazki lehiaketa atzeratu dute, segurtasun neurriak bermatze aldera. Lanak irailaren 13ra arte onartuko dituzte, eta irailaren 26an aukeratuko dute irabazlea. Epaia publikoa izango da, eta Barrena kultur etxeko Ortzadarren lokalean emango da. Urrian zehar egingo dira sari banaketa eta lanen erakusketa, baina oraingoz ez dute data zehatzik ezarri. Paperean aurkeztutako lanak bakarrik onartuko dituzte.













