Olaberriko ekoizleen zerrenda prestatu dute bezeroentzat
OLABERRIA // Itxialdian ere bertako produktuak kontsumitzeko ohitura indartu dadin, Olaberriko bederatzi ekoizleren zerrenda egin eta zabaldu du udalak. Txakolin, piper, gazta, haragi, esneki, ogi eta janari prestatua eskura liteke, herrian bertan.













