Zerbitzua murriztuta hasiko da berriro biblioteka lanean
LAZKAO // Lazkaoko Udala aurrez aurreko arreta ematen hasiko da astelehenean, 09:00etatik 14:00etara. Herritarrek maskararekin joan beharko dute. Gizarte Zerbitzuekin egoteko hitzordua hartu behar da. Udal liburutegian liburuak telefonoz edo emailez eskatu ahalko dira (16:30-20:00), hurrengo egunean harreran jasotzeko.












