Lazkaon irailera arte ez da izango Arerian zinema emanaldirik
LAZKAO // Udazkenera arte atzeratu dute Lazkaon Areria antzokiko zinema emanaldien denboraldia. Koronabirusagatiko alarma egoera hasi zenean eten zen, martxoaren 13an. Irailean ekingo diete berriro filmak jartzeari, «egoerak ahalbidetzen badu». Ekainera arte balio zuten zinema-bonuen indarraldia abenduaren 31ra arte luzatu da.












