Agauntza garbitu dute Lazkao parean
Larunbat goizean jo zieten lazkaotarrek urteroko errepasoa Agauntza ibaiaren bazterrei, Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatutako garbiketan. 40 bat lagun bertaratu ziren, eta 10:00etatik eguerdira arte jardun ziren errekara isuritako hondakinak jasotzen eta ateratzen. Hodiak, kableak, aterkiak, pintaketako materiala… egon behar ez zukeen gauza asko atera dute aurten ere.












