Inaxio Usarralde gai jartzailea omendu dute Usurbilen
LAZKAO // Bertso jaialdietako aurkezle lanak eta gai emateko zeregina uztera doala eta, Inaxio Usarralderi aitortza egin zioten larunbatean Usurbilen, jaien bueltako bertso saioan. Ezustean igoarazi zuten oholtzara, Oiardo kiroldegian, eta Amaia Agirre aurkezleak «eredu eta erreferente» izan dela aitortu zion. 1989an hasi zen Usarralde bertso munduan.












