Eusko Jaurlaritzak pandemia geldiarazteko neurriak gogortu ditu
Goierriko kasu aktiboak gutxitzen ari dira eta intzidentzia behera doa. Egoera larria da oraindik. Urkulluk errotik moztu nahi ditu transmisioak, berandu baino lehen
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/tabernak_itxita.jpg)
Eusko Jaurlaritzak «infekzioen hedapena geldiarazteko» neurriak zorroztu ditu: etxeratze agindua aurreratu eta luzatu du; maskararen erabilera, orokortu; eta tabernak eta jatetxeak itxi ditu, besteak beste. Iñigo Urkullu lehendakariak esan zuen neurriok «orain» hartu behar direla, «transmisio kateak irmo hauts daitezen». Halere, ospitaleak ez daudela kolapsatzeko arriskuan esan zuen.
Osasun Sailak Zumarragako Ospitalearen egoera zein den ez du zehazten, eta datu orokorren artean nahastuta ematen ditu. Hauen arabera, EAEn 500 lagun baino gehiago daude ospitaleratuta, horietatik 130 ZIUn. Osakidetzako ospitaleak, tartean Zumarragakoa, berrantolatu egin dira bakoitzak hogei ZIU ohe gehiago eskura izateko.
Espero behar ez izatea, Zumarragako Ospitaleak estaldura eskaintzen dion Goierri-Urola Garaia eremuaren intzidentzia tasa behera baitoa. Hau da, kasu positiboen jarioa txikitzen ari da. Egun, 1.047 gaixo daude 100.000 biztanleko, pasa den astean baino ia 200 gutxiago.
Goierrira mugatuta, beheranzko joerak jarraitu egiten du. 1.182,8koa du azken datuen arabera. Beasaingo, Ordiziako eta Aizkorpeko herrietako aurreko asteetako positibo berrien emaria murriztu egin da eta datuak hobetu egin dira. Goierri garaian, aldiz, gora doaz positibo berriak: Legazpin, Urretxun eta Zumarragan atzeman dira asteburuan detektatutako 155 kasuetatik 66. Hiru herrien artean 1.144ko intzidentzia dute, duela astebete baino 160 gaixo gehiagokoa. Lazkaon ere intzidentzia tasak gora egin du.
«Erantzukidetasuna»
Gaixo kopuruak handia izaten jarraitzen du. 820 kasu aktibo baino gehiago daude eskualdean, gutxienez. Hala, intzidentzia tasak oraindik bikoiztu baino gehiago egiten du sekula gainditu beharko ez litzatekeen 500 laguneko langa. Gainera, inguruan egoera okertzen ari da: Gipuzkoan eta EAEn pandemia hazten ari da.
Larrialdiei aurre egiteko Jaurlaritzak prestatutako LABI batzordeak arauak zorroztu beste erremediorik ez zuen ikusi pasa den astean, eta asteburuan sartu dira neurri horiek indarrean. Lehendakariak neurriak betetzeko «zorroztasun eta erantzukidetasunik handiena» eskatu zien herritarrei.
INDARREAN DAUDE JADA
· Etxeratze ordua. Hasieraordua ordubete aurreratu da:22:00etatik 06:00etara ezin dakalean ibili.
· Maskararen erabilera. Une oroerabili behar da, ingurukopertsonekiko distantzia edozeindela ere. Etxean izan ezik,gainerako leku guztietan erabilibehar da.
· Merkataritza guneak. Establezimendu guztiek 21:00etan itxi behar dute,beranduenez. Farmaziak etagasolindegiak salbuetsita daude.
· Tabernak eta jatetxeak. Erabateko itxiera ezarri da.Etxez etxeko banaketa onartuadago eta bertan jasotzekohitzordua adostu behar da.
· Okindegiak. Ogia eta gozoakbesterik ezin dituzte saldu, betiere, eramateko. Kafetegiz erbitzua ezin dute eskaini.
· Kultu lekuak. Edukieraren%35a ezin dute gainditu eta erabiltzaileen artean 1,5 metroko distantzia egon behar da.
· Kultura jarduerak. Ezin dira 21:00ak baino geroago amaitu eta debekatuta dago jan-edana saltzea eta kontsumitzea. Era guztietako entsegu ez-profesionalak bertan behera gelditu dira.
· Kirol jarduerak. Taldekako jarduera guztiak, bai entrenamenduak eta bai partidak, eten egin dira, profesionalenak eta erdi-profesionalenak izan ezik. Kiroldegietako ikastaroetan ezin da sei laguneko muga gainditu eta maskara derrigorrezkoa da. Hiri-inguruetan maskararekin eginbehar da kirola, bakarka edoohiko bizikideekin.
· Garraio publikoa. 22:30 dairteerako azken ordua.