Ataunen postaz eska liteke mendiko federatu txartela
ATAUN // Ataun Kirol Elkarteak 2021erako mendizaleen federatu karnetak berritzeko lanari ekin dio. Pandemiagatik, ordea, aurten posta elektronikoz bakarrik jasoko dituzte Euskal Mendizale Federazioaren txartelak egiteko eskariak (ataunke.mendia@gmail.com). Abenduaren 31 baino lehen idatzi eta eskatu behar da.












