Lazkaoko erakusleiho dotoreena, Garaiz-ena
Lazkaoko Gabonetako VI. erakusleiho lehiaketa Garaiz arropa dendak irabazi du; bigarrena Pedro Pereido farmazia izan da eta hirugarrena, Amets Bat arropa denda. Diploma eta produktu ezberdinez osatutako saski bana jaso dute hiru dendetako ordezkariek. 22 merkatarik hartu dute parte lehiaketan.
Herritarrek euren iritzia emateko aukera izan dute; 1.500 bozka baino gehiago jaso dira eta botoa eman dutenen artean bost erosketa bonu zozkatu dituzte. Irabazleak ondorengoak izan dira: 300 euroko bonua jaso dute Antxon Anduaga Galarragak eta Ana Mari Roman Ekaik, eta 150 eurokoa Izaro Lazkano Barandiaranek, Manoli Beldarrain Etxebestek eta Esosi Elorza Errastik. Lehiaketan parte hartu duten dendetan erabili ahal izango dituzte erosketa bonuak, urtarrilaren 5era arte.
Beasainen, gaur
Gabonetako erakusleiho lehiaketaren sari banaketa gaur egingo dute Beasainen, 15:30ean, udaletxeko batzar aretoan.
Gaurko udaleteko ekitaldi berean, aurten erretiroa hartu duten herriko dendariak omenduko dituzte. Oroigarri bana jasoko dute Fotoetxeko Jose Mari Telleriak eta Gema Mujikak, Orki bitxi dendako Mari Carmen Liebanak eta Mari Jesus Irizar (aurten zendua), Maritxu janari dendako Maritxu Garmendiak eta Maiur oihal dendako Maritxu Urbizuk.












