Ataungo herrigune guztiak zuntz optikoarekin daude
ATAUN // Komunikaziorako eta Interneteko konexiorako azpiegitura zuntz optikoarekin osatu dute Ataunen. Herrigune guztietan edukitzeko falta zen zatia sartzen abenduan bukatu zuten. Telefonia konpainiei zuntz bidezko zerbitzua eska diezaiekete jada ataundarrek. Guneak txandaka aktibatuko dituzte. Baserri-eremuetan, berriz, banda zabala jartzeko diru laguntzak daude. Aldundiak urtarrilean izendatuko du instalatzailea.












