Ostalarien errifako sei sarien zenbakiak atera dituzte
LAZKAO // Lazkaoko ostalaritzaren alde abenduan saldutako errifako zenbaki sarituak atera dituzte. Honakoek dute sari bana: 843 (plazako mahaian saldua), 949 (TPTn), 1392 (Zelatan), 1978 (Ogiberrin), 1981 (Ogiberrin) eta 2705 (Naren). Sarituek telefonoz jarri behar dute antolatzaileekin harremanetan (943 08 79 79). Txartelak badaezpada oraindik ez botatzeko esan dute.












