Igeriketa ikastaroak astelehenean hasiko dira Lazkaon
LAZKAO // Pandemiak oraingoz ahalbidetzen duenez, astelehenean hasiko dira Lazkaoko Barandiaran kiroldegian igeriketa saioak. Seina laguneko taldetxoetan jardungo dira, astean 45 minutu. Ordutegiak banatu dituzte taldeen artean. Protokolo zehatza ezarri dute: aurrez aldatzeko 5 minutu eta ondoren 10 izango dituzte, eta pasabideetako dutxak bakarrik egongo dira.












