Ihurreko bizilagunen testigantzak jasoko ditu oroimen lanak
OLABERRIA // Olaberriko oroimen historikoa berreskuratzeko eta 1936ko gerra nahiz errepresio frankista aztertzeko lanean, Ihurreko langile etorkinen testigantzak ere jasoko dituzte. Garai hartako bizipenak, eta Olaberriara etortzeko arrazoiak, egoera eta aukerak jasoko dizkiete Aranzadi zientzia elkarteak. Haiekin hitz egin behar da (olaberrikomemoriarenahotsak@ gmail.com; 648 055 688).













