Olaberrian 'Evaren alabak' antzerkia egingo dute bihar
OLABERRIA // Genero indarkeria matxista gaitzat duen Evaren alabak antzezlana izango da bihar ikusgai Olaberrian. Emakumearen aurkako indarkeria ekiditeko programen barnean, benetako hiru testigantza kontatuko dituzte hiru pertsonak. Helduentzako da ikuskaria, eta Olaberriko Plaza Txikian egingo dute, bihar 21:30ean. Tokiak mugatuak direnez, erreserba egin behar da (681 175 113 Whatsappa edo Google Formsen).













