«‘Ez-jairik’ ez dago», diote udaleko ordezkari politikoek. «Arduraz», «konpromisoz» eta «gizalegez jokatzeko eskatu dute
Intzidentzia tasak beheraka jarraitzen du. Azken datuen arabera 100.000 biztanleko 400 gaixo daude. Oker handirik ezean, bihar igaroko du muga, ia bi hilabeteren ondoren
0 eta 1 galdu zuen atzo, San Inazioren aurkako atzeratutako partidan. Igoera fasean aurrera egiteko aukerarik gabe gelditu dira
Zaldibiako Gazte Asanbladak eta Etxekonekok elkarteak arropa bildu dute, behar gorrienean daudenei emateko. Karitate-ekintza soiletik aurrerago, ezkutuan geratzen den errealitatea bistarazi nahi dute.
Ataunek Adunaren aurka ekingo dio Herriartekoari, final zortzirenetan. Bihar arratsaldean izango dira partidak, Adunan. Olaberria finalaurrekoetarako sailkatu da.
Lehendik zeuden hiru barbakoa gune dira berritzen hasi direnak eta udal langileak ari dira lan horretan. Azpiegiturak arduraz erabiltzeko eskaera egin die udalak bertaratzen diren guztiei
Beasaingo Udalak salerosketak sustatzeko bonuak jaulkiko ditu, hirugarrenez. 30 eurorekin 50 euroko erosketa egin ahalko da. Diferentzia udalak hartuko du bere gain; 150.000 euro prest ditu
Kontzertuak parrokian izango dira, datozen hiru igandeetan, dohainik. Itziar Urbieta, Mikel Ansola eta Thomas Ospital arituko dira, bakarka. Legazpiko organoa oso estimatua da
Muga zabaltzeak eragin nabarmena izan du Ordiziako azokan. Aspaldiko partez jendea dezente ikusi da azokako postuetan, asko landare erostera joanda propio.
Javier Ormazabalen oroimenez antolatzen du Segurako Txirrindulari Elkarteak lasterketa. Jubenil mailako 200 bat txirrindularik parte hartuko dute. 81 kilometroko ibilbidea da