Olaberriko aire zabaleko igerilekua bihar irekiko dute
OLABERRIA // Ihurre auzoan dagoen Olaberriko kanpoko igerileku publikoan bihar hasiko da udako bainu denboraldia. Ekainaren 18tik irailaren 12ra egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara. Abonuak egiteko aukera gaur arte dago, igerilekuan bertan (11:00-13:00 edo 17:00-19:00). Argazkia eta Familia Liburua eraman behar dira. Helduaren bonua 46,20 euro da, haurrarena 25, eta familiakoa 80,30. Helduek 10 sarrerako bonua ere eros dezakete, 40 euroan. Olaberrian erroldatuek %10eko dekontua izango dute.













