Nekane Gonzalez izan da urriko asmakizunaren irabazlea
Urriko lehiaketan 74 erantzun jaso dituzte, eta horietatik 70 izan dira asmatu dutenak. Zozketa bidez erabaki dute sariduna nor den.

Aurrera jarraitzen du Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiko lehiaketak, eta urriko orriaren asmakizunaren irabazleak jaso du dagoeneko saria, herriko dendetan edo jatetxeetan gastatzeko 50 euroko bonua. Nekane Gonzalez izan da irabazlea, eta Iñigo Imaz zinegotziaren eskutik jaso du saria.
Urriko asmakizunak «Zer dela eta zer dela, zaldiaren kontrakoa egiten duena: estutu sokak eta martxan jarri; askatu eta bertan geratu» zioen, eta erantzuna botak zen. Legazpiko Udalak 74 erantzun jaso ditu guztira, eta horietatik 70ek eman dute erantzun zuzena. Gonzalez izan da erantzun zuzenen artean egindako zozketaren irabazlea.
Azaroko asmakizuna
Orain azaroko lehiaketa dago martxan, eta hilabete honi dagokion asmakizuna hauxe da: «Zer ote da? Barrukoak ezin irten eta kanpokoek sartu nahi ez». Asmakizun hori arrasto batekin lagunduta doa: «Leku lasaia, inon badago».
Erantzunak www.legazpi.eus webgunaren bitartez eman daitezke.