Ilintik 1.000 euro banatuko ditu bezeroen artean
EKONOMIA // Ilinti merkatari elkartea kanpaina berri batean murgildu da, eta oraingoan 100 euroko 10 erosketa txartel zozkatuko ditu. Txartelak elkarteko dendetan trukatzeko izango dira. Kanpaina hilaren 29ra arte egongo da indarrean, eta zozketa egin eta gero, hilaren 30ean banatuko zaizkie sariak irabazleei, 19:00etan, Kultur Etxean.












