Aste honetan ere, larunbatetako ohiko azoka bihar egingo da
ZUMARRAGA // Aste honetan Urteberri eguna larunbatarekin tokatzen denez, ohiko azoka egun bat aurreratuko da, eta pasa den astean bezala bihar, ostirala egingo da ohiko lekuetan. Baserritarren postuak eta plazakoak 08:30etik 13:30era irekiko dituzte ohiko ordutegian. Trintxeran jartzen dituzten postuak, berriz, (lentzeria, arropa, izarak, mantelak, sukaldeko tresneria…) 09:00etatik 14:00etara.












