Erakusleihoen prezio zehatza gaur asmatu behar da
EKONOMIA // Bareakek antolatutako prezio zehatzaren jolasa gaur amaituko da. Elkarteko kide diren 38 dendak erakusleihoetan askotariko produktuak bereizi dituzte; guztien baturaren prezioa asmatu behar dute bezeroek. Asmatzen duenak edo pasa gabe gehien gerturatzen denak 600 euro irabaziko ditu.













