Ilinti elkarteak tonbola antolatu du herriko dendetan
MERKATARITZA // Ilinti merkatari elkartea kanpaina berri batean murgildu da, eta maiatzaren 20tik ekainaren 2ra arte tonbola bat izango du martxan bazkideen komertzioetan. Guztira 1.880 euro banatuko ditu saritan. Ilintiren dendetan erosketa bat egitean, txartel bat jasoko du erosleak. 5, 15 eta 100 euroko sariak irabazteko aukera dago.












