Ochi di farfalla eta Sofa taldeak etzi, Seguran
Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak antolatu du kontzertua. Botikaxaharren izango da, eta sarrerak 8 euro balio du.
Ganbaran Norbait Dabil egitasmoak antolatuta, ostiralean bi kontzertu izango dira Botikaxaharren, 22:00etan. Zarautzen sortutako Ochi di Farfalla eta Sofa taldeak ariko dira. Sarrerak 8 euro balio du. Etxetik ikusteko aukera izango da, Segura Irratiaren webgunean jarriko baitute ikusgai bertaratzerik ez dutenentzat.