Urbiako fonda, kudeatzaile berri bila
Orain arteko arduradunek, Urbiako fondako kudeaketa behin-betiko utzi dute; apirilaren 28tik dago itxita. Kudeaketarekin jarraitzeko interesa izango luketenek, Segurako udaletxera deitu edo idatzi behar dute
Urbiako fondak itxita jarraituko du, behintzat beste arduradun bat bilatu arte. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak ohar baten bidez jakinarazi duenaren arabera, Urbiako fondaren arduradunek behin-betiko fondaren kudeaketa uztea erabaki dute. Kudeaketarekin jarraitzeko interesa izango luketenek, Segurako udaletxera deitu edo idatzi behar dute, 943 80 10 06 telefono zenbakian edo udala@segura.eus helbide elektronikoan.