Dendak kalera atera dira
Legazpiko erdialdea festagune bihurtu zen atzo, Ilinti elkarteak antolatutako Dendak Kalera feriarekin. Hemezortzi merkatarik kalera atera zituzten saltzen dituzten produktuak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak, eta jai giroa osatzeko, musika, jokoak, jatekoa eta edatekoa, magia eta xakea ere izan ziren, egunean zehar.












