Oporretan Ilintirekin eta irabazi udarako hainbat opari
LEGAZPI // Legazpiko Ilinti merkatari elkartea oporrei begira jarri da, eta Oporretan Ilintirekin izeneko kanpaina jarri du martxan aste honetan. Uztailaren 22ra arte gauzatuko da, elkarteko denda guztietan. Establezimendu bakoitzean egindako erosketa guztien artean, pareo bat, hondartzako poltsa bat eta estera bat zozkatuko dituzte.












