Bareakeko 33 dendek beherapen azoka egingo dute bihar
BEASAIN // Bareak merkatari elkarteko 33 establezimenduk beherapen azoka egingo dute bihar, egun osoan, 10:00etatik 20:00etara. Batzuk, produktuak euren denda atarietara aterako dituzte, eta beste batzuk, aldiz, Erauskin plazan izango dira produktuak saltzen.












