CAFek bi eskari jaso ditu, 100 milioi euroko balioarekin
BEASAIN // Beasaingo CAF konpainiak eskaera zorroa betetzen jarraitzen du. Egunotan beste bi eskari lotu ditu. Lehenengoa Atenaserako (Grezia) izango da, eta metroko 14 unitate zaharberrituko dituzte, 70 milioi euroren truke. Bigarrena, Sevillako (Espainia) metrorako da; lehendik egindako lau trenei, beste bi gehituko dizkiete orain, 30 milioi euroko eskaria osatuz.












