Aritz Ganboaren 'Bideak' dokumentala bihar ikusgai
GIZARTEA // Igandeko Artzain Egunaren atarian, bihar osteguna Aritz Ganboa artzain mediatikoaren Bideak dokumentala ikusteko aukera izango 19:00etan, Kultur Etxean. Nafarroan, Arruazutik Izabara gazta soinean zuela Ganboak korrika egindako ibilbidea kontatzen du ikus-entzunezkoak. Proiekzioan Ganboa bera eta Xabier Unanue zuzendaria izango dira.