Trikornio txapelketa itzuli da Legazpira
Larunbatean jokatuko da Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta. Saskibaloi, eskubaloi eta futbol norgehiagokak izango dira.
Sorgintxulo aisialdi taldeak Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuekin batera antolatzen duen Trikornio kirol txapelketa itzuli da Legazpira, eta larunbatean, urriaren 1ean, jokatuko da, goizez, Domingo Agirre eskolako kantxan. Bihar 14:00etan amaituko da izenak emateko epea.
Trikornio txapelketa saskibaloi, eskubaloi eta futbol norgehiagokaz osatuta dago, eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Aurten goizez bakarrik gauzatuko da, eta partidak 08:30etik 14:30era bitartean jokatuko dira. Lagunartean kirola euskaraz praktikatzea da helburua.
Izen-ematea online egin behar da, www.legazpi.eus webgunean. Guraso batek egin behar du, taldea osatuko duten kideen izen-abizenak emanda. Talde bakoitzean gutxienez zazpi pertsona eta gehienez hamar izango dira.













