Bizikleta festa, Seguran
Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatuta, eskolarteko txirrindularien lasterketak jokatu dira gaur arratsaldean Seguran.
Maila guztietako irabazleak.Loinaz Agirre Bizikleta festa izan da gaurkoa Seguran, haurrak txirrindularitzaren mundura erakartzeko helburuarekin. Segurako Txirrindu Elkarteak antolatuta, eskolarteko lasterketak jokatuko dira lehendabizi. 16:30ean hasita, herriari itzulika aritu dira benjamin, alebin eta infantil mailetako 140 neska-mutil. Sariak banatutakoan, bizikletaren gainean teknika hobetzeko ginkana izan dute haurrek.
Sailkapenak horrela geratu dira:
Benjamin mutilak
- 1. Jon Maiztegi (Aloña mendi).
- 2. Aieko Azpilgain (Oriako).
- 3. Irai Aginaga (Danena).
Benjamin neskak
- 1. Araitz Altube (Aloña mendi).
- 2. Arixen Igartua (Aloña mendi).
- 3. Intza Agirretxe (Dorletako ama).
Alebin mutilak
- 1. Oinatz Mujika (Danena).
- 2. Eneko Telleria (Ampo).
- 3. Julen Zinkunegi (Peña Elorza).
- Lehenengo herritarra: Andoni Azkue (Ampo).
Alebin neskak
- 1. Kattalin Urzelai (Aloña mendi).
- 2. Maddi Agirretxe (Dorletako ama).
Infantil mutilak
- 1. Julen Osa (Peña Elorza).
- 2. Jon Salaberria (Goierri KE).
- 3. Xuhar Muñoa (Ampo).
Infantil neskak
- 1. Nile Agirretxe (Dorletako ama).
- 2. Jare Aginaga (Danena).
- 3. June Iraolagoitia (Elgoibarko).













