Otso Irakurleak taldeak ekin dio literatura urteari
ATAUN // Ataungo Otso Irakurleek asteazkenean hasi zuten 2022-23 kurtsoa. Mikel Urdangarin Irastortza gonbidatu, eta haren Simone de Beauvoir. Norbanakoa eta burujabetza liburua landu zuten, elkarrekin. Hilean behin elkartuko dira aurrerantzean. Urriaren 26an (Babilonia, Juan Mari Irigoien) eta azaroaren 30ean (Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia) dira hurrenak.












