Kulturen arteko topaketak azaroaren 20ra arte iraungo du
'Begiratu Palestinara' erakusketa interaktiboa ikusgai dago Barrenan. Azaroaren 12an munduko arrozen bazkari herrikoia egingo da pilotalekuan
Ordiziako Udalak Kulturen arteko 6. topaketa aurkeztu du. Jarduerez beteriko egitarau zabala prestatu dute. Atzo Begiratu Palestinara erakusketa interaktiboa ireki zuten Barrena Jauregian, eta azaroaren 11ra arte egongo da ikusgai. Udalak adierazi du Ordizia «harrera herria» dela eta «pertsona guztiak eskuzabalik hartzen» dituela. Horren erakusgarri da kulturarteko topaketa. Herritarrak deitu dituzte ekintzetan parte hartzera.
Datozen bi larunbatetan, azaroaren 5ean eta 12an, Afrika-Fusioa dantza tailerrak egingo dituzte Gaztelekuan, 17:00etatik 19:00etara. Larunbatean, azaroaren 5ean, Gipuzkoako lehenengo Zurrumurruen Aurkako Sarearen Eguna egingo da, eta Ordiziak bat egin du. 11:30etik 14:30era izango da, plaza nagusian.
Azaroaren 8an, aldiz, Yogipuinak-en bi saio egingo dira Maite Arreserekin, 5 urtetik gorako haurrentzat, D’elikatuzen, 17:00etan eta 18:00etan. Azaroaren 9an jarraituko du egitarauak. 18:30ean, D’elikatuzen, erlijioen arteko elkarrizketei buruzko mahai ingurua izango da, Ainhoa Etxabek gidatuta. Azaroaren 12rako munduko arrozen bazkarri herrikoia antolatu da Beti Alai pilotalekuan. Tiketak salgai daude Magazin Romaesc-en, Divina Mujeres elkartean eta D’elikatuzen.
Bizilagunen bazkaria
Azaroaren 14an, Begirada Palestinara, emakumeak krisi klimatikoaren aurrean hitzaldia izango da 18:30ean, D’elikatuzen. Azaroaren 20an egingo da kulturarteko seigarren topaketako azken jarduera. Bizilagunak bazkaria egingo da, Elkar ezagutzearen onena ekimenarekin. Jatorri ezberdinetako bi talde bazkari baten bueltan elkartuko dira.













