Hiru hilabetez euskarazko filmak, dokumentalak eta saioak proiektutako dituzte Ataungo Herri Antzokian, denera hamabi ikus-entzunezko. Ataun da proba pilotu honetan parte hartuko duen Euskal Herriko lau udalerrietako bat. Uema eta Tinko elkartea dira Zinuemaren sustatzaileak.
Oianguren parkean egokitutako zirkuituan egingo dira lasterketak, benjaminetatik master mailara arte. Txindoki Atletismo taldea da antolatzailea.
‘Etxetorre Goikoa, donde no existe el olvido’ liburuak Talentua eta Eleberri historikoa ataletan irabazi dezake saria. Irakurleen aldetik oso harrera ona izan du. Durango Azokara eramango du.
Aitor Iraeta ormaiztegiarrak ahobizi rola hartuko du Euskaraldi honetan. «Nire inguruan baditut kasuak nahiz eta euskara jakin gaztelaniaz hitz egiten diogula elkarri. Ohitura horiek aldatzeko baliatu nahi dut euskaraldia», azaldu du.
Zumarragako ariguneetako bat Bidezar kaleko Lanbroa belar-denda izango da. Lanbroa belar-dendakoek Euskaraldiaren orain arteko edizio guztietan parte hartu dute. «Oso ekimen ona iruditzen zait. Lehenengo edizioa Bilbon bizi izan nuen eta Bilbon kalean jendea txaparekin ikustea oso garrantzitsua da. Zumarragan badakit euskaraz nork dakien, baina Bilbon ez nekien».
Beasaingo Ihintza eta Izaro Arrondo Mujika ahizpek Hikaldian parte hartzea erabaki dute. Nahiz eta euren etxean eta familian hitanoaren erabilera naturala izan, eurek ez dute hikarik erabiltzen. Bi ahizpen arteko harremana hikaz izaten hasteko urratsak egitea dute aurten Euskaraldian eta Hikaldian erronka nagusia.
Agus eta Iker Uranga aita-semeen margolanen erakusketa ikusgai dago Altarte elkartean, abenduaren 11ra arte. «Nirea klasikoagoa da; Ikerrena, modernoagoa», azaldu du aitak.
Seguran bihar arratsaldean egingo dute ekitaldia, eta Beasainen eta Legorretan larunbatean.
Egoera «larria» dela nabarmendu du Gipuzkoako Elikagaien Bankuak. Bihar eta etzi egingo dute bilketa, supermerkatuetan. Goierri behean boluntarioak behar dituzte bi egunetarako.
Bideokliparen irudi guztiak Zaldibian grabatuta daude, festetan gehienak, eta abestia euskaraz da.
Arizkorreta futbol zelaian jokatuko da partida, 11:30ean hasita. Eguraldia aldekoa bada, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria elkarrizketatu dute gaur Hamaika Telebistan 'Gurean Gaur' telebista saioan. Azaroaren 25erako martxan jarritako kanpaina izan du hizpide, eta nabarmendu du aurten gizonezkoengan jarri dutela fokua.
San Martin auzotik irtenda, Lakiola aldera joango dira eta gero Urtatzan amaitu. "Legazpin gertatutakoa" ezagutzera emateko ibilaldi gidatua izango da.
Botikaxarren izango da emanaldia, 19:30ean.
Argazkilari legazpiarrak 'Zaindu, inpresionismoari keinu bat' argazki erakusketa jarriko du Zelai Ariztin.