Txindoki krosa abenduaren 11n jokatuko da
Oianguren parkean egokitutako zirkuituan egingo dira lasterketak, benjaminetatik master mailara arte. Txindoki Atletismo taldea da antolatzailea.
Abenduaren 11n jokatuko da aurten Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako Txindoki Krosa, Oiangu parkean egokitu ohi duten zirkuituan. Benjamin, alebin, haur, 16 urtez azpiko, 18 urtez azpiko, 20 urtez azpiko, 23 urtez azpiko, senior eta master mailetako lasterketak egingo dituzte.
MAILAK ETA ORDUTEGIAK
- Master eta 16 urtez azpikoak (mutilak). Ordua: 09:30. Proba: 2.980 metro.
- 18 eta 20 urtez azpikoak (neskak). Ordua: 09:50. Proba: 2.980 metro.
- 18 eta 20 urtez azpikoak (mutilak). Ordua: 10:10. Proba: 5.780 metro.
- Master eta 16 urtez azpikoak (neskak). Ordua: 10:40. Proba: 2.060 metro.
- Senior eta 23 urtez azpikoak (neskak). Ordua: 10:40.Proba: 5.780 metro.
- Senior eta 23 urtez azpikoak (mutilak). Ordua: 11:10. Proba: 8.560 metro.
- Infantilak (2008, 2009, neskak). Ordua: 12:00. Proba: 2.060 metro.
- Infantilak (2008, 2009, mutilak). Ordua: 12:10. Proba: 2.060 metro.
- Alebinak (2010, 2011, neskak). Ordua: 12:30. Proba: 1.120 metro.
- Alebinak (2010, 2011, mutilak). Ordua: 12:40. Proba: 1.120 metro.
- Benjaminak (2012, 2013, neskak). Ordua: 12:50. Proba: 500 metro.
- Benjaminak (2012, 2013, mutilak). Ordua: 13:00. Proba: 500 metro.