Itsasoa Gara memoria-ibilaldia antolatu du Legazpiko Sortuk iganderako
San Martin auzotik irtenda, Lakiola aldera joango dira eta gero Urtatzan amaitu. "Legazpin gertatutakoa" ezagutzera emateko ibilaldi gidatua izango da.
Legazpiko Sortuk Itsasoa Gara! memoria-ibilaldia antolatu du iganderako, hilak 27. Txango horren bidez, “Legazpin gertatutakoak” ezagutzera emango dute, “historia zapalduon ikuspuntutik kontatuko dugu”.
Irteera 09:00etan izango da, San Martin auzoko arkutik. Handik Ardanbidetara eta Lakiola ingurura joango dira, eta Urtatzara jaitsiko dira amaitzeko. Ibilaldi gidatua izango da, eta bertan, “nazio zapalkuntzaz, genero zapalkuntzaz, klase zapalkuntzaz eta zapalduon arteko elkartasunaz” arituko dira. “Nondik gatozen ez ahazteko, gure memoria behar dugu”, diote antolatzaileek.