Iosu Garaik argazki erakusketa irekiko du Zumarragan
Argazkilari legazpiarrak 'Zaindu, inpresionismoari keinu bat' argazki erakusketa jarriko du Zelai Ariztin.
Iosu Garai argazkilari legazpiarrak Zaindu, inpresionismoari keinu bat argazki erakusketa irekiko du gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa hilaren 24a arte egongo da zabalik. Zelai Arizti kultur etxeko erakusketa aretoa astelehenetik larunbatera irekitzen dute. Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.