Odol emaileei intsignia banatzeko ekitaldiak egingo dituzte
Seguran bihar arratsaldean egingo dute ekitaldia, eta Beasainen eta Legorretan larunbatean.
Odol emaileei intsigniak banatuko dizkiete asteburu honetan hasita. Seguran bihar arratsaldean egingo dute ekitaldia, jubilatuen Atseden tabernan.
Larunbatean, berriz, Beasainen eta Legorretan egingo dituzte ekitaldiak. Beasainen, 11:00etan, udaletxeko batzar aretoan izango da. Legorretan, berriz, 12.30ean, udaletxean.
Legorretako ekitaldian, odol emaileei intsigniak banatzeaz gain, Arregi okindegikoei omenaldia bat egingo diete. Izan ere, urte hauetan guztietan laguntza eskaini dute odol emateak egin izan diren egunetan. Urriaren 31an itxi zuten negozioa, erretiroa hartu dutelako. Egindako ekarpenagatik eskerrak emateko modua izango da Odol Emaileen Elkartearen aldetik.