Ki.imak bikoteak joko du Seguran Azaroaren 25eko elkarretaratzearen ondoren
Botikaxarren izango da emanaldia, 19:30ean.
Segurarrek ere bere egingo dituzte bihar, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguneko aldarrikapenak.
Udaleko Parekidetasun Arloak deituta, elkarretaratzea egingo dute plazan 19:00etan, eta ondoren, Ki.imak bikotearen kontzertua izango da Botikaxarren, 19:30ean.