Zinuema igandean hasiko da Ataunen
Hiru hilabetez euskarazko filmak, dokumentalak eta saioak proiektutako dituzte Ataungo Herri Antzokian, denera hamabi ikus-entzunezko. Ataun da proba pilotu honetan parte hartuko duen Euskal Herriko lau udalerrietako bat. Uema eta Tinko elkartea dira Zinuemaren sustatzaileak.
Ataunen, Azpeitian, Etxarri-Aranatzen eta Igorren hiru hilabetez euskarazko filmak, dokumentalak eta saioak ikusi ahal izango da asteburuero. Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Tinkok elkarlanean mamitu dute Zinuema, zinema aretoetan dagoen euskarazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz. Euskarazko 12 ikus-entzunezkoren egitaraua da ekimenaren oinarria, eta eskaintza egonkor baterako esperientzia pilotua izango da.
Urriaren 20an egin zuten Zinuemaren aurkezpena Uemak, Tinkok eta partaide diren herrietako udal ordezkariek.
ATAUNGO PROGRAMAZIOA
- Azaroak 27. Zure platerean hasten mundua dokumentala. 19:00
- Abenduak 4. Izurde mutikoa haurrentzako filma. 16:30
- Abenduak 11. Lupin III haurrentzako filma. 16:30
- Abenduak 18. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 16:30
- Abenduak 28. Izotzetako erregina haurrentzako filma. 16:30
- Urtarrilak 8. Nire zirkua haurrentzako filma. 16:30
- Urtarrilak 15. Black is Beltza II. Ainhoa animaziozko filma. 19:00
- Urtarrilak 22. Gabi dokumentala. 19:00
- Urtarrilak 29. Go!Azen 9.0 telesailaren azken kapituluaren aurre-estreinaldia. 16:30
- Otsailak 5. Irabazi Arte! telesailaren lehen kapitulua. 16:30
- Otsailak 12. Emakumeak film laburrak. 19:00
- Otsailak 19. Elkano lehen mundu bira haurrentzako filma. 16:30