Beasaingo auzoek apainduko dute 2025. urteko udal egutegia
Herritarrentzat eskuragarri dago egutegia Igunean. 2.500 ale argitaratu ditu Udalak, euskara hutsean. 2026 urterako egutegia osatzeko proposamena urtaroak Beasainen da.
2025 urteko udal egutegia herritarren eskura dago jada. Euskara hutsean argitaratu dute, orotara, 2.500 ale. Eskuratu nahi duten herritarrek, Igunean eska dezakete.
Egutegia osatzeko, lehiaketa bidez aukeratu dituzte argazkiak. Udalak proposatutako gaia, Beasaingo auzoak izan zen. Partaidetza, zabal izan dela nabarmendu dute aurkezpenean; 101 argazki jaso dituzte eta horietatik 13 izan dira aukeratuak (hilabete bakoitzeko bat, eta azala).
Sarituak
Saritutako argazkien egileak eta jaso duten sariak ondorengoak dira: Juan Pablo Fernaandez Ramirez (azala, 60 euro), Miguel Cavero Carazo (urtarrila eta otsaila, 120 euro), Jose Angel Amutxastegui Esnaola (martxoa, 60 euro), Francisco Javier Quiros Fernaandez (apirila, 60 euro), Jose Miguel Romero Barco (maiatza-abuztua, 120 euro), Jose Enrique Ripa de Bobadilla (ekaina, 60 euro), Iñaki Erauskin Urretabizkaia (uztaila-urria, 180 euro), Antonio Valencia Chanca (iraila, 60 euro), Pedro Jose Uria Fuciños (azaroa, 60 euro), Jose Luis Perez Herrero (abendua, 60 euro). Aipamen berezia ere jaso du aurkezpenean egutegian dauden testuen egileak, Xabier Garmendia Garciak.
2026rako, urtaroak
2026 urteko egutegirako argazki lehiaketaren oinarriak argitaratuta daude jada, Beasaingo Udalaren webgunean daude ikusgai. 2026eko egutegirako argazki lehiaketaren gaia urtaroak Beasainen da. Urtaro bakoitzaren (udaberria, uda, udazkena eta negua) esentzia eta edertasuna atzematen duten irudiak jaso nahi dituzte. Parte-hartzaileek beren sormena erakuts dezaten da helburua, urtaro bakoitzeko une paregabe eta adierazgarriak erakutsiz. Hori bai, ezinbestekoa da argazki horiek Beasainen ateratakoak izatea edo antzeman ahal izatea Beasain dela. Argazkizale guztiei parte hartzeko gonbita luzatu diete.